Igandeko herri bazkarirako txartelak eskuratzeko azken eguna

Noaua Aldizkaria 2013ko irailaren 19a

Ostegun hau jarria du antolakuntzak, Usurbil Kirol Elkartearen 50. urtemugako herri bazkarira joan nahi dutenentzako txartelak eskuratzeko azken egun gisa. Otordua, igandean, irailaren 22an ospatuko da, 14:30etatik aurrera frontoian. Txartelak salgai daude, Bordatxon eta Aitzagan. 20 euro ordaindu beharko dute helduek, 12 euro 13 urte arteko haurrek. Menua, dastatzeko modukoa: Eusko Label tomate entsalada; otarrainxka egosiak; Eusko Label hegaluzea parrilan; txerri kostila parrilan; limoizko sorbetea cavarekin; kafea, patxarana eta likoreak; edariak; txotxeko sagardoa, Errioxako ardoa eta ura. 

Bada ordea, herri bazkarirako izena emateko beste bide bat ere. Ordainketak kontu korronte zenbaki hauetakoren batean egin eta bazkaritan, ordainagiria aurkeztea:

BBVA: 0182 6043 27 0201505790.
Rural Kutxa: 3008 0259 11 2038715328.
Kutxabank: 2095 5069 02 1061099122.

Mende erdia ospatzeko prest da Usurbil Kirol Elkartea. Hauxe egitaraua, hitzorduetara gerturatzea baino ez da falta orain:

Irailaren 16tik 21era
Argazki erakusketa Sutegin: 
Astelehenetik ostiralera: 19:00-21:00. Larunbatean: 12:00-14:00/18:00-21:00.

Irailak 19, osteguna
19:00 50. urteurreneko liburuaren aurkezpena Potxoenean.

Irailak 20, ostirala
18:30
 Kadete/jubenil mutilen eskubaloi neurketa frontoian.
19:30 Kadete/jubenil nesken eskubaloi neurketa frontoian.

Irailak 21, larunbata
11:00 
Eskola kiroleko eskubaloi neurketa frontoian.
12:00 Eskola kiroleko eskubaloi neurketa frontoian.
17:00 2. territorialeko taldearen neurketa Oiardo Kiroldegian.
18:30 Senior nesken taldearen neurketa Oiardo Kiroldegian.
20:00 2. nazionaleko taldearen neurketa Oiardo Kiroldegian.

Irailak 22, igandea
10:00
 Belaunaldi desberdinetako beteranoen neurketak Oiardo Kiroldegian.
11:00 Argazki erakusketa eta bideo emanaldia egun osoan zehar.
12:00 Elkarteko hildakoen omenezko meza.
14:30 Herri-bazkaria frontoian.

Antolatzailea: Usurbil Kirol Elkartea.
Oharra: urteurreneko kamisetak eta urteurreneko liburua salgai.