Urbil merkatal gune inguruko errepide eta geltokietan, baita Txikierdin ere, segurtasun neurri gabezia dela eta, kezka agertu du Usurbilgo PSE-EEk. Istripuak gertatu direla eta aipatu gabezia horiei loturik, Urbil aldera doazen hainbat herritarren kexak jaso dituztela adierazi du prentsa ohar bidez, udal talde sozialistak. Kexok duela urtebete helarazi zituen Foru Aldundira, udal bozeramaile Ricardo Crespok adierazi duenez, baina diotenez, oraindik ez da erantzunik egon. Atzo Udalean burutu zen Zerbitzuen Batzordean, Crespok Aldundiko Mugikortasun eta Azpiegitura departamenduko kideei salaketa hau helaraztea eskatu zion gobernu taldeari. Neurriak hartzeko garaia dela dio PSE-EEk prentsa ohar bidez. Argiteria eskatzen dute Txikierdi eta Urbil inguruetan, hartara, Cresporen esanetan, "segurtasuna handituko litzateke" eta.
Prentsa ohar berak, Usurbilgo PSE-EEk duela hilabete batzuk Udalari eginiko eskaera bat ekartzen du gogora. Kiroldegi sarreran zenbait eserleku jartzea galdegina dutela sozialistek.