Salerosketak eta diruak lekurik ez duten azoka ospatuko da, irailaren 22an; Truke Plaza, Txokoalden. Norberak etxean izan eta erabiltzen ez dituen gai horiekin postua jarri, eta trukea gauzatzeko adostasun batera heldu liteke, interesa duen beste herritar batekin. Erroizpe elkarte aurrea, truke gunean bihurtuko da beste behin, hilaren 22an. Goizeko 11:00etan hasi eta bazkal ordura arte luzatuko da azoka. Trukalariak taldekoek antolaturiko ekimenaren zazpigarren edizioa, otordu baten bueltan amaituko da.