Futbol Eskolan izena emateko azken aukera gaur

Noaua Aldizkaria 2013ko ira. 20a, 00:00

Gaur arratsaldeko 18:00-19:30 artean Usurbil FT-k Haranen duen bulegora gerturatzen denak, Futbol Eskolan izena emateko azken aukera izango du. Bertan parte hartzeko deia, LH 3,4 eta 5.mailan ikasten ari direnei, hau da, 2003-2005 urte artean jaio zirenei zuzendua dago. Denboraldi osorako ordaindu beharrekoa, 150 euro dira. Futbol Eskolan parte hartzeko, Eskola Kiroleko, Kirolaz Josta edo Futbol-Eskubaloian izena emana eduki beharko du gaztetxoak. 

Usurbil FT-tik NOAUA!ra helarazi duten beste ohar bat. Alebin federatu mailan jokatu nahi duten LH 6. mailako (2002. urtean jaiotako) mutilek, izen ematea irekia dute oraindik Haraneko bulegora gerturatuta, gaur 18:00-19:30 artean gerturatuta.