Eskola kiroleko kideen neurketekin hasi zen astea, asteazkenean kadete eta jubenilek hartu zuten lekukoa, eta gaur ere euren arteko lagun arteko partidak jokatuko dira, 18:30etatik aurrera frontoian. Hauxe, Usurbil Kirol Elkartearen 50. urtemugaren harira, ostiral honetarako deitua dagoen hitzordua.
Astebururako ere partida gehigo iragarri dira; seniorren txanda izango da larunbat arratsaldean. Horien artean, nazional mailako mutilen taldeak, mende erdia bete duen beste elkarte batekin lehiatuko da Oiardo Kiroldegian; Trapagaran izango dute aurkari. Eta biharamunean, igande goizean, azken neurketak. Beteranoen itzulera Oiardo Kiroldegira. Ikustekoa izango da. Ikustekoa baita, asteburuan Sutegin bisitatu ahal izango den Usurbil Kirol Elkartearen 50 urteotako argazki erakusketa. Aretoan bertan, salgai egongo da gainera, atzo aurkeztu zen klubaren historiari buruzko J.J. Furundarenaren liburua.
Hildako elkarteko kideen omeneko mezarekin eta herri bazkari eder baten bueltan, frontoian amaituko dira igandean, Usurbil Kirol Elkartearen 50. urtemugako ospakizunak:
Larunbatera arte:
Argazki erakusketa Sutegin:
Ostiralera arte: 19:00-21:00. Larunbatean: 12:00-14:00/18:00-21:00.
Irailak 20, ostirala
18:30 Kadete/jubenil mutilen eskubaloi neurketa frontoian.
19:30 Kadete/jubenil nesken eskubaloi neurketa frontoian.
Irailak 21, larunbata
11:00 Eskola kiroleko eskubaloi neurketa frontoian.
12:00 Eskola kiroleko eskubaloi neurketa frontoian.
17:00 2. territorialeko taldearen neurketa Oiardo Kiroldegian.
18:30 Senior nesken taldearen neurketa Oiardo Kiroldegian.
20:00 2. nazionaleko taldearen neurketa Oiardo Kiroldegian.
Irailak 22, igandea
10:00 Belaunaldi desberdinetako beteranoen neurketak Oiardo Kiroldegian.
11:00 Argazki erakusketa eta bideo emanaldia egun osoan zehar.
12:00 Elkarteko hildakoen omenezko meza.
14:30 Herri-bazkaria frontoian.
Antolatzailea: Usurbil Kirol Elkartea.
Oharra: urteurreneko kamisetak eta urteurreneko liburua salgai.