Helduentzako eskaintza ere luzatu du Dantza Taldeak

Noaua Aldizkaria 2013ko ira. 20a, 00:00

Usurbilgo Dantza Taldeak aurten helduei zuzentzen dien eskaintza hauxe izango da:
- Dantza Garaikide Taldea: iaz bezala euskal dantzetan oinarrituta beste estilo batzuk jorratuko dituen taldea. Astelehenetan 19.30-21.00 Agerialdeko gimnasioan.
- Plaza Dantzen Taldea: arin-arin, fandango, muxikoak eta antzekoak jorratuko dituen taldea. Asteazkenetan 20.00-21.30 Agerialdeko gimnasioan. Urriaren 2an izango da lehen ensaioa.
 
"Gogoratu irailak 25 arte haurrek izen ematea zabalik dutela eta irailaren 27an, ostirala, 17.00tan Ageri-aldeko gimnasioan ordutegia finkatzeko bilera izango dela".
 
Edozein zalantzetarako dantzataldea@usurbil.com helbidera zuzendu.