Artobixar, EH Sukarra eta Joxpa taldekoek utzitako aje osteko goiza zuten gaur Santuenean. Gautxoriek utzitako lekua hartu dute, guraso eta haurrek. Umeen Eguna ospatuko baitute irailaren 21 honetan, auzoko jaietan. Goizean marrazkiak egin edota jolasean pasa ostean, arratsaldez, puzgarrietan saltoka aritu, txokolate goxoa dastatu edota buruhandien aurretik korrika ibiltzeko aukera izango dute.
Gainerakoan, bazkalostean mus zaleak gerturatuko dira Santueneko jaietara. Eta iluntzean, Josune Aranbururekin kantu-afaria eta Dj Van goizaldera arte.
Honatx, gaurko eta biharko Santueneko jaietan iragarriak dauden ekitaldiak:
Irailak 21, larunbata
11:00 Haur jolasak eta pintura lehiaketa.
13:00 Buruhandiak.
14:00 Haur bazkaria (Norberak bere bazkaria ekarri eta edariak eta postrea bertan banatuko dira).
16:00 Mus txapelketa (15:30-16:00 izen ematea).
16:00 Haurrentzako puzgarriak.
17:30 Txokolatada Zaharren Egoitzan.
19:00 Buruhandiak.
20:30 Kantu afaria Josune Aranbururekin.
00:00 DJ Van.
Irailak 22, igandea
11:00 Toka txapelketa.
12:00 Hamaiketakoa txosnan.
14:00 Herri bazkaria.
18:00 Hipo eta Tomax pailazoak.
Ondoren buruhandiak.
19:30 Piper dastaketa.
21:00 Festen amaierako traka.