Raul Gomez lasartearra eta Cristina Loedo eibartarra izan dira Baxurde Krosseko garaileak

Noaua Aldizkaria 2013ko ira. 22a, 00:00

350 lagun zeuden izena emanda eta azken orduan ere hurbildu dira batzuk, dortsal eske. Giro ederra zegoen gaur korrika aritzeko. Aurten, gainera, bi ibilbide zeuden aukeran. Bat laburra, 5,2 km luzerakoa. Bestea luzeagoa, krossen neurrikoa, 10,75 km. Antolatzaileak oso pozik agertu dira, ibilbide laburrari esker herriko jende asko animatu delako. Hauek izan dira helmugara iristen lehenak:

 

Ibilbide luzean, mutilak

Raul Gomez, Lasarte-Oria

Ibai Alba, Hernani

Ander Sagarzazu, Donostia

 

Ibilbide luzean, neskak

Cristina Loedo, Eibar

Irati Etxeberria, Zarautz

Uxue Tena, Urnieta

 

Usurbildarren artean, Josu Alustiza eta Rosa Uribe izan dira lehenak helmugaratzen.

Ibilbide laburrean, aldiz, Iñaki Gerika eta Naiara Casi Presa izan dira irabazleak.