Herri bazkari, pailazo edota trakarekin, Santueneko jaien agurra

Noaua Aldizkaria 2013ko irailaren 22a

Goizean tokan aritu dira Santueneko bizilagunak. Eguerdian, herri bazkaritan biltzekoak ziren. Arratsalde partean, pailazoen emanaldia, piper dastatzea, traka... Eta akabo, akabo aurtengo Santueneko festak. Hona hemen, gaurko iragarriak dauden ekitaldiak:

Irailak 22, igandea
11:00 Toka txapelketa. 
12:00 Hamaiketakoa txosnan.
14:00 Herri bazkaria.
18:00 Hipo eta Tomax pailazoak.
Ondoren buruhandiak.
19:30 Piper dastaketa.
21:00 Festen amaierako traka.