Aurpegi ezagun ugari, aspaldi eskubaloian aritutakoak Kiroldegira itzuli dira egun batez, igande goiz honetan, urteetan zaletasun izandako kirol jardueran berriz lehiatzera. Lagun arteko partidak jokatu dituzte, Usurbil Kirol Elkarteak bete dituen 50 urteen omenez. Eskubaloiko beteranoen itzuleraz gozatu ahal izan dute gaur, Oiardo Kiroldegira bertaratu direnek. Amaieran, neurketa hauetan parte hartu dutenak ondoko argazkirako bildu dira. Eta gero bazkaltzera zihoazen guztiak. Frontoian ospatzekoa den otorduan, jendetza espero da. Usurbil Kirol Elkarteak 50 urte bete izanaren harira deitu duten herri bazkari honetan, hamarkada hauetan elkartearen bueltan ibili diren jokalari, entrenatzaile, guraso, zaletu eta herritarrak espero dira. Eta ekitaldi honekin, Usurbil Kirol Elkarteko mende erdi honetako ospakizunen amaiera.