EHAZE eta Antzerki Ekintzak, Usurbilgo Udalaren laguntzarekin V. Topa Eszenika antolatu dute aste honetarako; irailaren 25etik 28ra. Lau egunez, Euskal Herrian ezagunak ditugun aktoreek eskainitako tailerrak eta antzeztutako emanaldiak programatu dituzte. Antzerkizaleen topagunean bihurtuko da Kaxkoa, bosgarrenez, asteazkenetik larunbatera. Ikuskizunekin batera, adi bereziki tailerretan parte hartu asmo duzuenok. 12-16 lagunentzako lekua egongo da taldeetan, eta aldez aurretik eman beharko da izena, topaeszenik@gmail.com helbidean.
"Eszenarako idatzi, irudietatik abiatuta", "Dantza garaikidea", "Mugimenduak hitz bihurtzen direnean, hitza arnas, arnasa kolpe, kolpe gihar...", hauek dira programatu dituzten tailerretako izenburuak, egunotan:
IRAILAK 25, ASTEAZKENA
16:30-19:30 Tailerra Potxoenean: "Eszenarako idatzi, irudietatik abiatuta" (I):
Bideratzailea: Oier Guillan.
Matrikula: 5 euro.
20:15 Ikuskizuna Usurbilgo Gaztetxean: Jon Plazaolaren bakarrizketa komikoa.
Sarrera: 3 euro
IRAILAK 26, OSTEGUNA
16:30-19:30 Tailerra Potxoenean: "Eszenarako idatzi, irudietatik abiatuta" (II):
Bideratzailea: Oier Guillan.
Matrikula: 5 euro.
20:15 Ikuskizuna Sutegin: "Balitzen hioa (Begiradak)".
Sarrera: 5 euro.
IRAILAK 27, OSTIRALA
16:30-19:30 Tailerra Potxoenean: "Dantza garaikidea".
Bideratzailea: Maider Oiartzabal.
Matrikula: 5 euro.
17:30 Ikuskizuna Sutegin: "Maddi eta Anton (Zuondoan proiektuko antzerkia)"
Sarrera: doan.
20:15 Ikuskizunak Sutegin: "Arroxalik ere, amets egiten du" (Aixaixa) eta Katiusken Erreinua (Bonbereneako antzerki taldea)
Sarrera: 5 euro.
IRAILAK 28, LARUNBATA
10:00-13:00 Tailerra Potxoenean: "Mugimenduak hitz bihurtzen direnean, hitza arnas, arnasa kolpe, kolpe gihar..."
Bideratzailea: Miren Gaztañaga.
Matrikula: 5 euro.
15:30-18:30 Tailerra Potxoenean: "Aktorearen tresnak".
Bideratzailea: Ander Lipus.
Matrikula: 5 euro.
19:00 Ikuskizunak Sutegin:
-Kukuka Dantzaz-Blai.
-"Stereo" Miren Gaztañaga aktorearekin:
Sarrera: 5 euro.
22:15 Ikuskizunak Sutegin: "Eskorbuto bat, berriz ere!" eta "Zer duzu, Amy (Oh, My God!)"
Aktorea: Leire Ucha
Oharrak: tailerretako plazak mugatuak izango dira (12-16 artekoak). Izen ematea: topaeszenik@gmail.com
Antolatzaileak: Antzerki Ekintza eta EHAZE.
Laguntzailea: Usurbilgo Udala.