Herrirak deituriko elkarretaratze berezia ostegunean

Noaua Aldizkaria 2013ko ira. 23a, 00:00

Iraileko azken astean gaude jada. Lau egun barru, hilabeteko azken ostirala dugu. Ohi denez, egun horretarako deitu ohi du Herrirak, euskal preso eta iheslarien eskubideen aldeko elkarretaratzea, 20:00etan Mikel Laboa plazan. Oraingoan ordea, egun bete aurreratu du mobilizazioa. Ostiralean ez, ostegun honetan, irailaren 26an, betiko ordu eta lekuan, 20:00etan Mikel Laboa plazan burutuko da mobilizazioa. Elkarretaratze berezia izango dela aurreratu du Herrirak, "herriko presoen eskubideen aldarrikapena egingo baita inoiz baina ozenago". Herrirak Mikel Laboa plazara gerturatzeko deia egiten die herritarrei. "11 urteren ondoren, ostegunean askatasun taupadez bete behar dugu Mikel Laboa plaza!", adierazi dute Herriratik.