Bart amaitu da, 48 orduz iraun duen jai giroa Santuenean. Asteburu bete ekitaldi ospatu dute auzoan; haurrei zuzenduriko jolas, puzgarri, bazkari, pailazoen emanaldi edota txokolate jana. Ostiraleko kontzertu gaua, EH Sukarraren itzulerarekin eta Artobixar herriko musika talde gaztea "telonero" lanak egiten zituela. Mus zaleen biltokia ere izan da Santuenea, tokan aritu dira, goitik behera busti zituen globo gerran... Eta atzo, lagun arteko bazkaria ospatu zuten Santuenean. Ordukoa duzue ondoko irudia.
Bukatu dira Santueneko festak. Eta orain bai, aurtengo jaien errondan, azken hitzordura begira denak. Ate joka ditugu eta, Aginagako San Praixkuak. Urriaren 3tik 12ra ospatuko dira, aurten zenbait aldaketa eta berrikuntzekin itzuliko diren festak. Urriko lehen bi astebururen bueltan, parranda giroa ziurtatua beste behin, Aginagan. Zehaztasun gehiagoren berri, egunotan.