50. urtemugako ospakizunak mahai baten bueltan eta bazkari goxo askoa dastatuz amaitu dute Usurbil Kirol Elkartekoek. Jendetza bildu zen atzo frontoian, hamarkada hauetan aipatu bilgunearekin lotura izan duten jokalari, entrenatzaile, guraso, zuzendaritzako kide, zaletu eta gainerakoak. Pilotalekua alderik alde bete zuten. Omenduak ere izan ziren bazkari amaieran. Eta aurretik, goizean, Oiardo Kiroldegian beteranoak eskubaloian jokatzera itzuli ziren egun batez. Belaunaldi desberdinetako jokalariak elkarren artean lehiatu ziren. Dena eman zuten, jokalari ziren garaian bezala. Ospakizunokin, akabo Usurbil Kirol Elkartearen 50. urtemugako ekitaldiak.
Amaitzeko ohar bat; iragan ostegunean jendaurrean aurkeztu zen "Usurbil Kirol Elkartea 1963-2013" liburua salgai dago NOAUA!n 15 euroren truke.