Ziortzak, ikasturte berriko lehen saioen egutegia finkatu du

Noaua Aldizkaria 2013ko ira. 24a, 00:00

Astebete barru abiatuko dute ikasturte berria, Ziortza Gazte Elkartekoek. Antolatzaileek bertatik bidali digute honako egutegi hau. Bertan, ikasturte berriko lehen saioak noiz izango diren zehazten dute (guztiak, 19:30etatik aurrera):
DBH1: urriak 11, ostirala.
DBH 2: urriak 11, ostirala.
DBH 3: urriak 3, osteguna.
DBH 4: urriak 4, ostirala.
16-17 urtekoak: urriak 11, ostirala.

DANTZA TALDEKOEN BILERA
Ikasturteko ordutegia zehazteko bilera, ostiralerako, irailaren 27rako deitu dute, 17:00etan Agerialdeko gimnasioan. Dantza Taldean izena emateko epea bihar arte zabalik dago bestalde, dantzataldea@usurbil.com helbidean. Email horretan, ikaslearen izen abizenak eta maila zehaztu behar dira. Dantza Taldetik helduei begirako eskaintza luzatu dute aurten ere. Saioak, astelehenetan izango dira, 19:30etatik 21:00etara Agerialdeko gimnasioan. Honekin batera, Plaza Dantzen Taldea ere osatu asmo dute: arin-arin, fandango, muxikoak eta antzekoak jorratuko dituen taldea. Saioak urriaren 2tik aurrera asteazkenero, 20:00-21:30 artean Agerialdeko gimnasioan. 

ANTZERKI KLASEAK
Ixabel Agirresaroberekin antzerkia egiten ikasteko aukera dago. Interesdunek, 675 712 383 telefono zenbakira deitu dezakete. Edo email bat idatzi, ixabel.agirresarobe@gmail.com helbidera.

SANTUENEA ELKARTEKO IKASTAROAK
Urriaren 1ean hasiko dira. Informazio gehiago: 637 413 691 (Juanjo). Ikastarook aukeran:
-Yoga: astearte eta ostegunetan. 16:00-17:30 artean eta 20:30-22:00 artean.
-Yoga eta zoriontasuna lantzen: asteartetan, 18:30-20:00 artean.
-Meditazioa, mindfulness eta mantrak: ostegunetan, 19:00-20:00 artean.

KONTSERBAK EGITEKO IKASTAROA
Egunotan, ostiralera arte eman liteke izena, 699 472 020 telefono zenbakira (Josu) deituta edo usurbiltzen@gmail.com helbidera email bat idatzita. Ikasturte berrirako ikastaro hau antolatu du Usurbiltzenek; lar irailaren 28an, 10:30etan Agerialdeko jangelan. Ikastaroan izen emateko epea, irailaren 23tik 27koa izango da. Apuntatzeko, deitu . 10 euro ordaindu beharko dira. Ikasle eta langabetuek, borondatea.

HITZ AHO
Joxe Amiama psikopedagogoak bideratuko duen “Nerabezaroa eta elkarbizitza” eta Nerea Mendizabal psikopedagogo eta haur masajeko orientatzaileak gidatuko duen “Guraso izaten ikasten: haurrekin batera hazi eta hezitzen” izeneko ikastaroak antolatu ditu Hitz Aho Udarregi Ikastolako Guraso Elkarteak. Nerabezaroari loturikoa, LH 5-6 eta DBHko ikasleen gurasoei zuzendua egongo da. Beste ikastaroa, 0-6 eta LH 1-4 maila arteko ikasleen gurasoei. Saioak urritik maiatzera luzatuko dira. Izen ematea irekita dago, kurtsohitzaho@udarregi.com helbidean. Parte hartzailean izen abizenak eta haurrarenak zehaztu behar dira email bidez. Horrekin batera, ikasturte osoaren truke, 30 euroko ordainketa egin beharko da, kontu korronte zenbaki honetan; 3035 014033 1400024098.

EMAKUMEEN AHALDUNTZE IKASTARO BERRIA
Urriaren 2ra arte irekita jarraituko du, eraginkortasunez komunikatzen ikasteko Udaleko Parekidetasun Sailak antolatu duen doako ikastaro berri honetan izena emateko epeak. Apuntatzeko: 943 377 110 edo parekidetasuna@usurbil.net. Ikastaroa Pepa Bojo psikologoak bideratuko du urritik aurrera, yoga klaseak ematen diren lokalean.

EPA-HHI
Helduen formakuntza saioetan matrikulatzeko epeak zabalik jarraitzen dute. Ordutegi honetan, Agerialden: astelehenetik ostiralera, 11:00-13:00 artean. Astelehenetik ostegunera, baita 17:00etatik 19:00etara ere. Oinarrizko prestakuntza, unibertsitate eta goi mailako zikloetarako sarbide proben prestaketa, etorkinentzako programa, programa irekiak, ekintza osagarriak, ingeleseko mintzapraktika saioak… 18 urtetik gorako herritarrek, doako eskaintza zabala aurki dezakete Agerialden.

1955. URTEKOEN KINTO AFARIA
Antxeta jatetxean ospatuko dute urriaren 19an. Bertaratu nahi duenak, izena emateko bi bide ditu. Posta elektronikoko helbide hau batetik: 1955usurbil@gmail.com. Edo telefono zenbaki hau: 615 760 485 (Patxi Arruti).