Usurbil Kirol Elkartearen mende erdia ospatzeko egunotan antolatu diren ekitaldien artean, oroimenerako tarterik ere izan da. Igandean frontoian egin zen herri bazkarian, Benito Mujika zenaren omenez, bertso hauek abestu zituen Kerman Rekondok:
BENITO MUJIKARI JARRIAK USURBIL K.Eren 50. URTEURRENEAN
Berrogeitamar urte hauetan
zenbat ziran ibiliko
eskubaloian alde lanean
hezituz hainbat mutiko
goraipatzeko asko den arren
denok bat dugu begiko
gure sagarran txortena eta
bihotza zera Benito
gure artean ez zaude baina
gurean zaude betiko.
Sagar bihotza bihurtu zera
horra zure lan txukuna
gure sendian entzuten bai da
ozen zure oihartzuna
zuk beti gogoz irakatsia
guregan dago laguna
ta orain berriz irakastea
guri tokatzen zaiguna
beraz badezu guregan zerbait
denok zurea deguna
Sagar txortenen eginkizuna
betetzen dezu gainera
eskubaloira lotzen gaituen
gure txortena bai zera
alaitu zaitez berri bat badut
guztiontzako da bera
berrogeitamar urte bete ta
ez da aldatu jarrera
gaur beste hainbat bete nahiean
berriz abiatu gera.
2013-9-22
Kerman Rekondo.