Futbol Eskolari loturiko guraso bilera larunbatean

Noaua Aldizkaria 2013ko ira. 24a, 00:00

Futbol Eskolan izena eman duten gaztetxoen gurasoei zuzendua dago, irailaren 28rako goizeko 11:30etan Artzabalgo aretoan deitu duten hitzordua. Kirol urte berriaz jarduteko antolatu du bilkura, Usurbil FT-ko zuzendaritzak.

Iragan astean zuten, LH 3,4 eta 5.mailetan ikasten dabiltzanek (2003-2005 urte artean jaiotakoek), Futbol Eskolan izena emateko aukera. Futbol Eskolan parte hartzeko, Eskola Kiroleko, Kirolaz Josta edo Futbol-Eskubaloian izena emana eduki beharko du gaztetxoak. 

Bestalde, asteburu honetan abiatuko dute 2013-2014 denboraldi berria, Usurbil FT-ko kideek. Hauek dira momentuz, eta aldaketarik ez bada, etxean jokatuko duten taldeak:


FUTBOLA
Irailak 28, larunbata
11:00 Kadete F-11.
15:30 Regionalak.

Tokia: Harane.