Gipuzkoako Automobilismo Federazioak Gipuzkoa Hiria Rallyaren seigarren edizioa antolatu du larunbaterako, irailaren 28rako. Bi txandatan banaturiko proba izango da. Eta bi saioak, Usurbildik igaroko dira. Batean, Orioko Bentatik hasi Igeldo pareraino heldu, eta handik behera, Egioleta ondotik Igara aldera joko dute parte hartzaileek. Beste txandako partaideek, Txikierdin hasiko dute txapelketa, eta handik Arratzainera igoko dira, gero Aginagara jaisteko.
Rallyak hainbat herri bide ixtea ekarriko du, probak irauten duen artean. Usurbilgo Udaletik berri eman dutenez, "bidea erabat itxiko da ibilgailuentzat, 8:20etatik aurrera. Beraz, joan etorriak aurrez egitea erregutzen dugu". Ganadua duzuenok ere adi beraz. "Ganaduarekin inolako arazorik gerta ez dadin ibilbidetik urrun mantentzea eskatuko genizueke. Eta ganaduaren jabe den baina ibilbidean bizi ez den norbait ezagutuko bazenute, arren, gertakizun honen jakinaren gainean jartzea eskatzen dizuegu", berri eman du antolakuntzak.
"Bukatzeko, jakin probak irauten duen bitartean, bi anbulantzia izango direla Usurbil irteeran antolakuntzaren eta herritarren zerbitzura", gaineratu dute.
Hauexek izango dira rallyko proben ordutegiak:
Irailak 28, larunbata
9:00 1. txanda (bidea ireki 10:15etan).
11:20 2. txanda (bidea ireki 11:20an).
12:30 Probaren amaiera.
Informazio gehiago: http://www.eaf-fva.net/