80 urtekoak omentzeko bazkarirako txartelak, ostiralera arte salgai

Noaua Aldizkaria 2013ko ira. 24a, 00:00

1933. urtean jaio ziren herritarrak omenduko ditu urriaren 6an, Gure Pakea Elkarteak. Hil direnen aldeko meza batekin lehenbizi eta Atxega jatetxean ospatuko den bazkari batekin gero. Urteroko hitzordu honetara, omenduekin batera, euren senide eta lagunek ere joan ahal izango dute. Bazkaritarako txartela aurrez erosi behar da. Ostiral hau, irailaren 27a baino lehen, Gure Pakea Elkarteak Artzabalen duen bulegoan. Txartelaren prezioa, 35 eurokoa da. Ordainketak kontu korronte zenbakiotan egin daitezke:
Euskadiko kutxa: 3035 0140 31 1401018416
Kutxabank: 2095 5069 04 1060905378.

Egitaraua:
Urriak 6, igandea
12:00 Meza.
14:00 Bazkaria Atxega jatetxean.
Antolatzailea: Gure Pakea Elkartea.

Duela 100 urteko Donostiari buruzko argazki erakusketa
Artzabaletik mugitu gabe, eta Donostia suntsitu zuteneko 200 urte bete berri diren honetan, argazki erakusketa berezi bat jarri dute Artzabal jatetxean. Hiriburua berreraikitzen hasi zireneko lehen mendeurreneko irudi bilduma hain zuzen. 1905-1915 urte artean, Julian Alonsok ateratako argazki sorta urriaren 31ra arte ikusi ahal izango da aipatu jatetxean. Mendeurrenaren harira, “herri lan ugari egin ziren eta argazki gehienek garaiko aldaketak islatzen dituzte”.