Ikasturteko lehen osoko bilkura egin da

Noaua Aldizkaria 2013ko ira. 24a, 00:00

Abuztuko etenaldiaren ostean, iraileko azken astearte honetan bai, ikasturte berriko lehen osoko ohiko bilkura deitu du Udalak, gaur arratsaldeko 18:00etarako. Esku artean, hirigintza gaiak edo kirol kontuak izan dituzte udal ordezkariek.

Batetik, aurrerantzean Muna Lurra kalean, 26 zenbakian kokatuko den DYAko egoitza berriari, eraikinaren erabilera lagatzea erabaki behar zuen udalbatzak. Egoitza berria, Olarrondoko babes ofizialeko etxebizitzen ondoan kokatuko da. Eraikina barrutik eta kanpotik, irekitzeko prest da. Ostiralean inauguratuko dute.

Arau subsidiarioak ere ahotan hartu dituzte udal ordezkariek. Eraikuntza eta erabilera ordenantzaren aldaketa hasieraz onartu edo ez erabaki behar zuten gaurko osoko bilkuran. Beste araudi bat, kirol zerbitzuen ingurukoa aldatzea proposatu du gobernu taldeak. Gai hau ere hasieraz onartu edo ez bozkatu behar zuen udalbatzak. 

Eta Lurralde garapenari loturiko kontuak baita gaurko osoko bilkuran. Honatx jorratu dituzten gaietan izandako bozketen emaitza:

1-Aurreko bilkurako aktaren onespena:
2013/07/23ko ezohiko bilkura.
2-Alkatetzako dekretu hauen berri ematea: 2013ko uztailaren 19tik irailaren 13ra (2013/0762-2013/0987).

3-Hiri Antolamenduko Arau Subsidiarioetako eraikuntza eta erabilera ordenantzaren aldaketa hasieraz onartzea
Alde: EH Bildu eta PSE-EE. Abstentzioa: Hamaikabat.

4-DYA Gipuzkoa Elkarteari Muna Lurra kalea, 26ko eraikinaren erabilera lagapena.
Aho batez.                                                         

5-Lurralde garapenerako estrategien diseinuan gobernu eredu berri bat eratzen laguntzeko lankidetza hitzarmena onartzea:
Alde: EH Bildu eta PSE-EE. Abstentzioa: Hamaikabat.

6-Kirol Zerbitzuen Araudi Nagusiaren aldaketa hasieraz onartzea.
Aho batez.

7-Galderak, eskaerak eta mozioak.