Heldu da antzerkizaleen topagune eta "festibala". Gaur hasi eta larunbatera arte, arte eszenikoez gozatzeko eskaintza zabala izango da Usurbilen lau egunez. Hemen da, HAZE eta Antzerki Ekintzak, Usurbilgo Udalaren laguntzarekin antolaturiko V. Topa Eszenika.
Tailerrak eta ikuskizunak izango dira edizio honetako ardatz nagusiak. Asteazken honetan esaterako, idazketa tailerra bideratuko du Oier Guillanek; "Eszenarako idatzi, irudietatik abiatuta" izenekoa, 16:30etatik aurrera Potxoenean. Eta 20:15etan, Jon Plazaolaren bakarrizketa saioa ikusi eta entzuteko aukera egongo da Usurbilgo Gaztetxean. Hau hasiera baino ez da, irailaren 28ra arte, Euskal Herrian aktore lanetan ezagun egin diren hainbat lagun gerturatuko baita Usurbila, bai tailer desberdinak bideratu edota ikuskizunak eskaintzera.
Antzerkizaleez beteko da Kaxkoa bosgarrenez. Ohar bat; egunotan burutuko diren tailerretan parte hartzeko izena aurrez eman beharra zegoen. Ikuskizunak aldiz, erabat irekiak dira. Tailerrak Potxoenean egingo dira. Gaurkoa izan ezik, gainerako ikuskizunak Sutegin programatu dituzte.
Gozatu beraz, gaurtik larunbatera, antolatzaileek prestatu duten egitarau oparoaz:
IRAILAK 25, ASTEAZKENA
16:30-19:30 Tailerra Potxoenean: "Eszenarako idatzi, irudietatik abiatuta" (I):
Bideratzailea: Oier Guillan.
Matrikula: 5 euro.
20:15 Ikuskizuna Usurbilgo Gaztetxean: Jon Plazaolaren bakarrizketa komikoa.
Sarrera: 3 euro
IRAILAK 26, OSTEGUNA
16:30-19:30 Tailerra Potxoenean: "Eszenarako idatzi, irudietatik abiatuta" (II):
Bideratzailea: Oier Guillan.
Matrikula: 5 euro.
20:15 Ikuskizuna Sutegin: "Balitzen hioa (Begiradak)".
Sarrera: 5 euro.
IRAILAK 27, OSTIRALA
16:30-19:30 Tailerra Potxoenean: "Dantza garaikidea".
Bideratzailea: Maider Oiartzabal.
Matrikula: 5 euro.
17:30 Ikuskizuna Sutegin: "Maddi eta Anton (Zuondoan proiektuko antzerkia)"
Sarrera: doan.
20:15 Ikuskizunak Sutegin: "Arroxalik ere, amets egiten du" (Aixaixa) eta Katiusken Erreinua (Bonbereneako antzerki taldea)
Sarrera: 5 euro.
IRAILAK 28, LARUNBATA
10:00-13:00 Tailerra Potxoenean: "Mugimenduak hitz bihurtzen direnean, hitza arnas, arnasa kolpe, kolpe gihar..."
Bideratzailea: Miren Gaztañaga.
Matrikula: 5 euro.
15:30-18:30 Tailerra Potxoenean: "Aktorearen tresnak".
Bideratzailea: Ander Lipus.
Matrikula: 5 euro.
19:00 Ikuskizunak Sutegin:
-Kukuka Dantzaz-Blai.
-"Stereo" Miren Gaztañaga aktorearekin:
Sarrera: 5 euro.
22:15 Ikuskizunak Sutegin: "Eskorbuto bat, berriz ere!" eta "Zer duzu, Amy (Oh, My God!)"
Aktorea: Leire Ucha
Oharrak: tailerretako plazak mugatuak izango dira (12-16 artekoak). Izen ematea: topaeszenik@gmail.com
Antolatzaileak: Antzerki Ekintza eta EHAZE.
Laguntzailea: Usurbilgo Udala.