Gaurtik aurrera jasoko duzuen irailaren 27ko NOAUA!rekin batera, 2013-2014 ikasturterako tren eta bus ordutegi berriak ere eskuratu ahal izango dituzue. Aldizkari bakoitzarekin, poltsikoan eramateko moduko ale bat banatuko da. Gehiago behar badituzue, NOAUA!ko egoitzara etorri eta hemen eskuratu ahal izango dituzue. Tren eta bus ordutegiotan, Lurraldebus, EuskoTren, bus-taxia... Usurbil barruko, edota udalerria inguruko herriekin lotzen dituen garraio zerbitzuen berri jaso ahalko duzue.
Eskubaloiko 50. urtemugako liburuak
15 eurotan salgai daude NOAUA!ko egoitzan. Eta egunotan, baita Lizardi edota Laurok dendetan ere. J.J. Furundarenak idatzitako liburua, Usurbil Kirol Elkarteak bete dituen 50 urteotako historiari buruzkoa da. Atzoko eta gaurko jokalarien argazkiak, irabazitako txapelketen datuak, bitxikeriak, lekukotzak... Lan koloretsua eta irakurtzeko erakargarria. Aipatu moduan, salgai dago jada.