Urbil merkatal gune ondoko belardian antolatu du ikastaroa, Gipuzkoako Txirrindularitza Elkargoak. Asteburuan egingo dira prestakuntza saioak, irailaren 28 eta 29an. Larunbatean, 10:00-13:00 artean; eta igandean, 9:00etatik 12:00etara. Ikastaroa maila guztietako zaletuei zuzendua dago; baita ziklo krosean inoiz aritu ez denari ere. Informazio gehiago: 620 585 646.
Rallya larunbatean
Handik gertu, Txikierdi paretik abiatuko da larunbatean, Gipuzkoa mailako rally txapelketa. Bi proba jokatuko dira. Bat Txikierditik Arratzainera eta handik Aginagara. Eta bigarrena, Orioko Bentatik, Igeldora heldu, Egioleta parera jaitsi eta Igara aldeko bidea hartuko duena. Gipuzkoako Automobilismo Federazioak antolaturiko txapelketa honek, rallya igaroko den bideak ixtea ekarriko du, larunbat goizeko 8:20etatik aurrera. Probak iraun artean, bi anbulantzia egongo dira Usurbilgo irteeran, antolakuntzaren eta herritarren zerbitzura.