Emakumezkoen artean nahikoa lehiakiderik ez denez bildu, gizonezkoen trainerila txapelketa baino ez da ospatuko aurtengo San Praixkuetan. Zazpigarren ediziora heldu da trainerilla txapelketa. Izen handiko traineruak gerturatuko dira Oriara urriaren 5ean, Aginaga parera; Jai Batzordetik iragarri dutenez, Kaiku, Hondarribia, Orio A, Zarautz, Castro, Ondarru eta Orio B. Eta haiekin guztiekin, etxekoak ere lehian noski; aginagarrak dena ematera irtengo dira beste behin. Bandera preziatua etxean geratuko den, Aginagatik kanpora joango den... Ikusteke dago. Trainerilla txapelketaren zazpigarren edizioa, urriaren 5ean, 16:00etatik aurrera Oriako uretan.
Aginagako 2013ko San Praixkuak urriaren 3tik 12ra ospatuko dira. Egunez egun ospatuko diren ekitaldien berri, web orrialde honetako agendan.
Eliza zaharraren inaugurazioa larunbatean
Gogoan izan bestalde, San Praixkuetarako zabalik izango dela jada, etxekoek azken hilabete hauetan auzolanean berritu duten Aginagako Eliza zaharra. Larunbat honetan, irailaren 28an inauguratuko dute, 11:30etan. Herri bazkaria ospatuko da egun berean. Txartelak aurrez eskuratu behar dira. Salgai daude Aitzagan. Baita Aginagan ere noski; Arraten eta Sekañan.