Kirol zerbitzuen araudia egokitzeko prozedura abian

Noaua Aldizkaria 2013ko ira. 25a, 00:00

Iragan otsailaren 12an desegin zen Kirol Patronatua, eta ordutik, kirol zerbitzuen kudeaketa Udalaren gain dago. Aldaketa honek, moldaketa gehiago ekarri ditu orain. Lehendik, Kirol Patronatuak egina zuen Kirol Zerbitzuen Araudi Nagusia egokitu asmo du Udalak. Proposamen hau mahai gainean jarri zuen gobernu taldeak, atzo arratsaldean burutu zen osoko ohiko bilkuran. Aho bateko hasierako onarpena eman zion udalbatzak. Orain, hartutako erabakia jendaurrean jarriko da, Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean iragarkia argitaratu eta hurrengo lan egunetik zenbatzen hasita, 30 lan eguneko epean. Tarte horretan inolako alegaziorik aurkeztuko ez balitz, aipatu araudi honen egokitzapena behin betikoz onartutzat joko da. Egindako moldaketak, gehienbat terminologikoak direla azaldu zuen Mertxe Aizpurua alkateak atzo, bozkatu aurretik, adierazpenen tartean.