Hiri Antolamenduko Arau Subsidiarioetako eraikuntza eta erabilera ordenantza hasieraz aldatzea onartu zuen udalbatzak, atzo burutu zen osoko ohiko bilkuran. EH Bilduk eta PSE-EEk babestu zuten proposamena. Hamaikabat udal taldea abstenitu zen. Ordenantzaren aldaketa jendaurrean egongo da ikusgai 30 lan egunez. Tarte horretan erreklamazioak aurkeztu ahal izango dira. Halakorik egongo ez balitz, finkatua dagoen epea pasata, aldaketa behin betiko onartutzat joko da.
Asteotan alegazioen epean egongo den aldaketak, eraikuntza eta erabilera ordenantzari eragiten dio. Ordenantza honetako "Eraikuntza aprobetxamenduaren konputurako irizpideak" izeneko 34. artikuluari hain zuzen. Mertxe Aizpurua alkateak atzoko osoko bilkuran adierazi zuenez, udal arkitektoak aurkezturiko aldaketak dira hasieraz onartu direnak. Ordenantza are gehiago argitzen lagunduko dutenak.