Xoxote eta Debara asteburu pasa Andatzakoekin

Noaua Aldizkaria 2013ko ira. 26a, 00:00

Hilabetero antolatu ohi duten irteeretan hurrengoa, urrikoa, bi egunetarako izango da. Andatza Mendizaleen Kirol Taldetik Azpeitiko Xoxote mendira igo, eta gero, Deba aldera jotzeko proposamena egiten die mendizaleei, urriaren 12 eta 13rako. Animatzen direnak urriaren 9a baino lehen eman beharko dute izena. Prezioak; 25 euro Andatzako bazkideek eta langabetuek; 28 euro gainerakoek. Prezioaren barne, Xoxoteko aterpetxean egingo duten gaua; afaria, loa eta biharamuneko gosaria. Ordainketak, albiste honetan beherago ageri den Kutxabankeko kontu korronte zenbakian egin beharko dira.

Informazio gehiago www.andatza.com web orrialdean. Baita urriaren 10ean, 19:00etan Sutegin antolakuntzak deitu duen argibideak emateko bileran. Urriaren 12an, goizeko 7:00etarako finkatu du irteera hitzordua Andatzak, Usurbildik oinez abiatzeko. Aipatu moduan, bi ibilbide egiteko aukera egongo da; Usurbil-Xoxote larunbatean (urriak 12). Eta Xoxote-Deba igandean (urriak 13).

Laburtuta, hona hemen, urriaren 12 eta 13rako asteburu pasaren berri:

Urriak 12, larunbata
7:00 Oiardo Kiroldegiko aparkalekutik oinez abiatzea.

Izen ematea: urriaren 9a baino lehen:
-Andatzako bazkide eta langabetuek: 25 euro.
-Gainerakoek: 28 euro.
Prezioaren barne: Xoxoteko aterpeko pentsio erdia (afaria, loa, eta gosaria).

Ordainketak: Andatza Mendizaleen Kirol Taldeko kontu korronte zenbakian: 2095 5069 07 1068489805 (Kutxabank).
Oharra: argibide gehiago, urriaren 10ean 19:00etan Sutegin egingo den bileran edo andatza.com web orrian. 
Antolatzailea: Andatza Mendizaleen Kirol Taldea.