Bi proposamenen berri jaso dugu Artzabaletik. Batetik, jatetxe barruan argazki erakusketa bat egongo da ikusgai urriaren 31ra arte. Donostia suntsitu zuteneko 200 urte bete berri diren honetan, argazki erakusketa berezi bat jarri dute Artzabal jatetxean. Hiriburua berreraikitzen hasi zireneko lehen mendeurreneko irudi bilduma hain zuzen. 1905-1915 urte artean, Julian Alonsok ateratako argazki sorta urriaren 31ra arte ikusi ahal izango da aipatu jatetxean. Mendeurrenaren harira, “herri lan ugari egin ziren eta argazki gehienek garaiko aldaketak islatzen dituzte”. Horren adibide moduan, Artzabalen ikusgai dagoen ondoko argazkia.
Bertso musikatuak urriaren 3an
Bestalde, astebete barru, bertso musikatuen saioa antolatu dute Artzabal atarian. Urriaren 3an, arratsaldeko 19:00etan. Ixak Arrutik lagunduko du ekitaldian.