"Balitzen hioa" Sutegin, Topa Eszenikako gaurko plana

Noaua Aldizkaria 2013ko ira. 26a, 00:00

Eszenarako idazten ikasteko tailerra eta Jon Plazaolaren bakarrizketa saioak abiatu dute aurtengo V. Topa Eszenika. Beste bi hitzordu gaurko. Oier Guillanek bideraturiko "Eszenarako idatzi, irudietatik abiatuta" tailerraren bigarren eta azken saioa, 16:30etan hasita Potxoenean. Eta gero, Sutegira 20:15etan, Begirada taldekoen "Balitzen hioa" izeneko ikuskizunaz gozatzera. Emanaldirako sarrerak 5 eurotan eskuratu ahal izango dira. 

Ikuskizun honen zehaztasun gehiago hemen. "Egileek gai berdin baten inguruan “Hitzen balioa” hain zuzen, lau bertsolari idazten jarri dute. Bakoitzak bere aldetik. Nahieran. Testu horiek hartu eta balitzen ihoa osatu dute. Hitzen balioa aurkitu nahi dute, eta hizkiak lekuz mugitu zaizkie". Ainhoa Alberdik zuzendua da emankizuna, eta testuak berriz, Ainhoa Agirreazaldegi, Maialen Lujanbio, Andoni Egaña eta Uxue Alberdi bertsolarienak.

Larunbatera arte, arte eszenikoez gozatzeko eskaintza zabala izango da Usurbilen. HAZE eta Antzerki Ekintzak, Usurbilgo Udalaren laguntzarekin antolaturiko V. Topa Eszenikako egitarauak hauxe dakar datozen egunotarako: 

IRAILAK 26, OSTEGUNA
16:30-19:30 Tailerra Potxoenean: "Eszenarako idatzi, irudietatik abiatuta" (II):

Bideratzailea: Oier Guillan.
Matrikula: 5 euro.
 
20:15 Ikuskizuna Sutegin: "Balitzen hioa (Begiradak)". 
Sarrera: 5 euro.


IRAILAK 27, OSTIRALA
16:30-19:30 Tailerra Potxoenean: "Dantza garaikidea".
Bideratzailea: Maider Oiartzabal.
Matrikula: 5 euro.
 
17:30 Ikuskizuna Sutegin: "Maddi eta Anton (Zuondoan proiektuko antzerkia)"
Sarrera: doan.

20:15 Ikuskizunak Sutegin: "Arroxalik ere, amets egiten du" (Aixaixa) eta Katiusken Erreinua (Bonbereneako antzerki taldea)
Sarrera: 5 euro.

IRAILAK 28, LARUNBATA
10:00-13:00 Tailerra Potxoenean: "Mugimenduak hitz bihurtzen direnean, hitza arnas, arnasa kolpe, kolpe gihar..."
Bideratzailea: Miren Gaztañaga.
Matrikula: 5 euro.
 
15:30-18:30 Tailerra Potxoenean: "Aktorearen tresnak".
Bideratzailea: Ander Lipus.
Matrikula: 5 euro.

19:00 Ikuskizunak Sutegin:
-Kukuka Dantzaz-Blai.
-"Stereo" Miren Gaztañaga aktorearekin: 
Sarrera: 5 euro.

22:15 Ikuskizunak Sutegin: "Eskorbuto bat, berriz ere!" eta "Zer duzu, Amy (Oh, My God!)"
Aktorea: Leire Ucha

Oharrak: tailerretako plazak mugatuak izango dira (12-16 artekoak). Izen ematea: topaeszenik@gmail.com
Antolatzaileak: Antzerki Ekintza eta EHAZE.
Laguntzailea: Usurbilgo Udala.