Patxi Segurola Madrilera eramango dute, mobilizazioak egunotan

Noaua Aldizkaria 2013ko ira. 26a, 00:00

Jokin Errasti aske utzi eta ordu gutxira jakin da beste aginagar bat, Patxi Segurola Madrilera eramango dutela. Bihar gaueko 22:00etarako Espainiako Auzitegi Nazionalean egon behar duela jakinarazi diote, azken urteotan Autunen konfinatua egon den aginagarrari. Albistea ezagutzera eman eta ordu gutxira, Jokin Errastiri harrera egin zaion Mikel Laboa plazako elkarretaratze berezian, hainbat mobilizazio deitu dituzte egunotarako, Patxi Segurolaren egoera salatu eta elkartasuna adierazteko. Honako hauek; 

Irailak 27, ostirala
20:00 Elkarretaratzea Mikel Laboa plazan.

Irailak 28, larunbata
20:00 Giza-katea, Mikel Laboa plazatik abiatuta.

Irailak 30, astelehena
20:00 Herritarren agerraldia Mikel Laboa plazan.

Patxi Segurolak espetxe zigor osoa betea izan arren, 2010az geroztik Autunen zuten konfinatuta. Tarte honetan, espainiar estatuak aginagarra estraditatzeko eskaera egin du. Eta aipatu eskaera, ostegun honetan gauzatu dute.