Rallya larunbat honetan Usurbilen. Gipuzkoako Automobilismo Federazioak Gipuzkoa Hiria Rallyaren seigarren edizioa antolatu du larunbaterako, irailaren 28rako. Bi txandatan banaturiko proba izango da. Eta bi saioak, Usurbildik igaroko dira. Batean, Orioko Bentatik hasi Igeldo pareraino heldu, eta handik behera, Egioleta ondotik Igara aldera joko dute parte hartzaileek. Beste txandako partaideek, Txikierdin hasiko dute txapelketa, eta handik Arratzainera igoko dira, gero Aginagara jaisteko.
Rallyak hainbat herri bide ixtea ekarriko du, probak irauten duen artean. Usurbilgo Udaletik berri eman dutenez, "bidea erabat itxiko da ibilgailuentzat, 8:20etatik aurrera. Beraz, joan etorriak aurrez egitea erregutzen dugu". Ganadua duzuenok ere adi beraz. "Ganaduarekin inolako arazorik gerta ez dadin ibilbidetik urrun mantentzea eskatuko genizueke. Eta ganaduaren jabe den baina ibilbidean bizi ez den norbait ezagutuko bazenute, arren, gertakizun honen jakinaren gainean jartzea eskatzen dizuegu", berri eman du antolakuntzak.
"Bukatzeko, jakin probak irauten duen bitartean, bi anbulantzia izango direla Usurbil irteeran antolakuntzaren eta herritarren zerbitzura", gaineratu dute.
Hauexek izango dira rallyko proben ordutegiak:
Irailak 28, larunbata
9:00 1. txanda (bidea ireki 10:15etan).
11:20 2. txanda (bidea ireki 11:20an).
12:30 Probaren amaiera.
Informazio gehiago: http://www.eaf-fva.net/
ZIKLO KROSA
Urbil merkatal gune ondoko belardian antolatu du ikastaroa, Gipuzkoako Txirrindularitza Elkargoak. Asteburuan egingo dira prestakuntza saioak; irailaren 28 eta 29an. Larunbatean, 10:00-13:00 artean; eta igandean, 9:00etatik 12:00etara. Ikastaroa maila guztietako zaletuei zuzendua dago; baita ziklo krosean inoiz aritu ez denari ere. Informazio gehiago: 620 585 646.
FUTBOLA
Futbol Eskolan izena eman duten gaztetxoen gurasoei zuzendutako bilera antolatu du Usurbil FT-k, larunbat honetarako, irailaren 28rako goizeko 11:30etan Artzabalgo aretoan deitu duten hitzorduan. Kirol urte berriaz jarduteko antolatu du bilkura, Usurbil FT-ko zuzendaritzak.
Bestalde, hauek dira momentuz, eta aldaketarik ez bada, asteburuko neurketak etxean jokatuko dituzten taldeak:
Irailak 28, larunbata
11:00 Kadete F-11.
15:30 Regionalak.
Tokia: Harane.
ESKUBALOIA
Batetik gogoan izan, Usurbil Kirol Elkartearen 50. urteurreneko liburua salgai dagoela 15 eurotan, NOAUA!n, Laurok eta Lizardi liburu dendatan. Eskubaloi taldeek asteburuan ekingo diote denboraldi berriari. Hona hemen, etxean jokatuko dituzten neurketen ordutegiak:
Irailak 28, larunbata
17:30 Senior mutilak, 2.nazionala: Usurbil K.E.-Egia Bar Koskorrio
Irailak 29, igandea
10:00 Jubenil neskak, Euskal Liga: Usurbil K.E.-Aiala Zarautz
11:30 Kadete neskak, Euskal Liga: Usurbil K.E.-Aiala Zarautz
Tokia: Oiardo Kiroldegia.