Heldu da, azken hilabeteotan eginiko lanaren emaitza ezagutzeko unea. Larunbat honetan inauguratuko dute, aginagarrentzat herri ondarearen zati garrantzitsu den eliza zahar berritua. Goizeko 11:30etan hasiko den ekitaldiarekin, frontoi ondoko eraikina barrutik nola geratu den ikusteko aukera egongo da. Eta eguerdi parterako herri bazkaria antolatu dute. Otordurako txartelak aurrez eskuratu beharko dira. Aitzagan, Arrate Zahar Egoitzan eta Sekañan daude salgai.
Inaugurazio egunerako egitaraua modu honetan egituratu dute:
11:30 Irekiera.
12:00 Egindako lanaren erakusketa.
14:00 Herri bazkaria. Txartelak aurrez salgai: Aitzagan, Arrate Zahar Egoitzan eta Sekañan.
San Praixkuetarako prest
20 bat laguneko koadrila aritu da Aginagan, azken hilabeteotan auzolanean. Eliza barrua eraberritu, eta jatorrizko egitura berreskuratzeko ahaleginean. Lanean aritu direnek, bizitako esperientzia aberasgarria izan dela diote. Eta bertara, aipatu gunea bisitatzera joateko gonbita luzatzen dute. Aginagako ondarearen zati garrantzitsu bat berreskuratu dute eta. Urriko lehen bi astebururen bueltan ospatuko diren San Praixkuetarako prest egongo da Eliza. Nahiz, gerora, urtean zehar, guneari bestelako erabilpenik ere eman asmo dioten. Tailerrak, hitzaldiak, eta beste hainbat ekimen antolatu asmo dituzte.
Hilabeteotan eginiko lana halere, ez da hemen amaitzen. Esate baterako, aurrera begirako erronken artean, elizako garai bateko abesbatza gunea berreskuratu nahi dute aginagarrek. Momentuz halere, San Praixkuetarako zabalik egongo da eraikina. Hainbat ekitaldi eliza barruan egingo dira. Datorren ostegunean hasiko dira urriko lehen bi asteburuetan ospatuko diren Aginagako jaiak. Lehen astebururako iragarriak dauden ekitaldiak, hemen;
Urriak 3, osteguna
18:00 Txupinazoa buruhandi eta trikitilariekin.
18:30 Ezinduen pala partida.
19:00 III. Emakumezkoen Pala Txapelketako finala eta XI. Gizonezkoen Pala Txapelketako finala.
22:00 Zuhaitz Gurrutxagaren bakarrizketa saioa ludotekan.
Urriak 4, ostirala: San Praixku Eguna
11:00 Meza Nagusia bertsolariekin.
Ondoren, jubilatuen hamaiketako bikaina, Aginaga sagardotegiaren eskutik.
17:30 Herritarren arteko herri kirolak, Manuel Mariren kontakizun eta txisteekin.
19:00 Sardina eta sagardo banaketa. Tarte horretan herri argazki handi bat atera nahi da, ez geratu inor etxean.
Bitartean, XXXI. Topa Txapelketa herrikoia.
21:00 Eskupilota partidak eta XI. Eskupilota Txapelketako finala.
Ondoren, kontzertuak Eliza Zaharrean, Hotzikara eta Odolaren Mintzoa taldeen eskutik.
Urriak 5, larunbata: Oilasko Biltzaileen Eguna
06:00 Oilasko biltzaileen irteera bazterrak alaitzera. Zahar, heldu eta gazte ondo gosalduta eta txukun-txukun… Animatu aurten aldaketak daude eta!
16:00 Estropadak, VII. Gizonezkoen Aginagako Trainerila Txapelketa.
Ondoren, Zumartxan txarangarekin kalejira erriotik frontoira.
20:00 Iparraldeko lagunek egindako lanaren erakusketa.
21:30 Herri afaria, Iparraldeko lagunek alaitua.
00:00 Dantzaldia, Ingo al deu taldearen eskutik.
Eta hortik aurrera, gorputzak eman dezakeena!
Urriak 6, igandea
09:00 Tiro platoa.
18:00 Herri kirolak, aizkolari profesionalak (Larretxea, Txapartegi eta Olasagasti) eta herritar batzuk.
Ondoren, I.Tortilla Patata txapelketa eta pintxo potea frontoian.
Bitartean, buruhandiak eta trikitilariak giroa alaituko digute. Aire airee!!!
Antolatzailea: Aginagako Jai Batzordea.