Herriraren aurkako operazio poliziala

Noaua Aldizkaria 2013ko ira. 30a, 00:00

Hernani, Iruñea, Gasteiz eta Bilboko egoitzetan sartu da Guardia Zibila. Hamabost lagun atxilotu dituztela berri ematen ari dira zenbait hedabide. Baieztatu dituztenak zazpi dira ordea: Jexux Mari Aldunberri Hernanin, Amaia Esnal Urnietan, Eneko Ibarguren Azpeitian, Ekain Zubizarreta Andoainen, Imanol Karrera Iruñean. Baita Ibon Meñika eta Roberto Noval. Hernaniko egoitzan gainera, hamar lagun gediaraziak omen ditu Guardia Zibilak. Egoitzak eta sare sozialetako hainbat helbide itxi, eta kontu korronteak blokeatzea agindu du epaileak.