Zabalik, DYAko egoitza berria

Noaua Aldizkaria 2013ko ira. 30a, 00:00

Olarrondoko babes ofizialeko etxebizitzen alboan, Muna Lurra 26, hauxe duzue Usurbilgo DYAren helbide berria. Bertan kokatuko da aurrerantzean, ostiralaz geroztik zabalik den egoitza berria. Irailaren 27an inauguratu zuten gunea, DYA, Udala edota odol emaileen elkarteko ordezkariak bertan zirela. Hauek ere, DYAren egoitza berrira baitoaz. Guneak 124 metro karratu erabilgarri izango ditu guztira, modu honetan banatuak:
-Harrera.
-Ikasgela/bilera gela.
-Sendatze gela.
-Komuna.
-Komuna (dutxa).
-Biltegia.
-Egongela.
-Logela.
-Barne bulegoa.
-Sukaldea. 

Inaugurazio ekitaldiko uneetako bat, NOAUA! telebista atalean jasoa duzue.