Larunbateko Eliza zahar berrituaren inaugurazioaren ostean, jaietarako girotuak daude aginagarrak. Aurtengo San Praixkuak hasteko hiru egun baino ez dira falta. Ostegunean murgilduko dira jaietan, urriaren 12ra arte. Zer izango den Aginagan? Honatx, planak egiten hasteko San Praixkuetako egitarau osoa:
Urriak 3, osteguna
18:00 Txupinazoa buruhandi eta trikitilariekin.
18:30 Ezinduen pala partida.
19:00 III. Emakumezkoen Pala Txapelketako finala eta XI. Gizonezkoen Pala Txapelketako finala.
22:00 Zuhaitz Gurrutxagaren bakarrizketa saioa ludotekan.
Urriak 4, ostirala: San Praixku Eguna
11:00 Meza Nagusia bertsolariekin.
Ondoren, jubilatuen hamaiketako bikaina, Aginaga sagardotegiaren eskutik.
17:30 Herritarren arteko herri kirolak, Manuel Mariren kontakizun eta txisteekin.
19:00 Sardina eta sagardo banaketa. Tarte horretan herri argazki handi bat atera nahi da, ez geratu inor etxean.
Bitartean, XXXI. Topa Txapelketa herrikoia.
21:00 Eskupilota partidak eta XI. Eskupilota Txapelketako finala.
Ondoren, kontzertuak Eliza Zaharrean, Hotzikara eta Odolaren Mintzoa taldeen eskutik.
Urriak 5, larunbata: Oilasko Biltzaileen Eguna
06:00 Oilasko biltzaileen irteera bazterrak alaitzera. Zahar, heldu eta gazte ondo gosalduta eta txukun-txukun… Animatu aurten aldaketak daude eta!
16:00 Estropadak, VII. Gizonezkoen Aginagako Trainerila Txapelketa.
Ondoren, Zumartxan txarangarekin kalejira erriotik frontoira.
20:00 Iparraldeko lagunek egindako lanaren erakusketa.
21:30 Herri afaria, Iparraldeko lagunek alaitua.
00:00 Dantzaldia, Ingo al deu taldearen eskutik.
Eta hortik aurrera, gorputzak eman dezakeena!
Urriak 6, igandea
09:00 Tiro platoa.
18:00 Herri kirolak, aizkolari profesionalak (Larretxea, Txapartegi eta Olasagasti) eta herritar batzuk.
Ondoren, I.Tortilla Patata txapelketa eta pintxo potea frontoian.
Bitartean, buruhandiak eta trikitilariak giroa alaituko digute. Aire airee!!!
Urriak 11, ostirala: Umeen Eguna
10:00 Umeen jolasak.
13:00 Haurrentzako bazkari goxo-goxoa indarberritzeko.
17:00 Puzgarriak.
Ondoren, primerako txokolatada eta buruhandi bizi-biziak. Hasi korrika!!!
19:00 Dj Kankar ume eta ez hain umeak dantzan jartzeko.
21:00 Bertso afaria Eliza Zaharrean, barre pixka bat egiteko aukera giro ederrean. Bertsolariak: Manex Mujika, Haritz Casabal eta Arkaitz Oiartzabal “Xamoa”.
Ondoren, dantzaldia Itzartu taldearekin Eliza Zaharrean.
Urriak 12, larunbata
16:00 XXXIII. Mus Txapelketa herrikoia.
18:30 Gorritiren animaliak, ea aurtengoan ere giro polita sortzen dugun.
Gauerdian, Abiba diskofesta.
Ondoren, Dj Larra Eliza Zaharrean.
Aukera bikaina gau guztia dantzan igarotzeko!!!
Antolatzailea: Aginagako Jai Batzordea.