Hernani, Iruñea, Gasteiz eta Bilboko egoitzetan sartu da Guardia Zibila. Egoitzak eta sare sozialetako hainbat helbide itxi, eta kontu korronteak blokeatzea agindu du Eloy Velasco epaileak. Operazio polizial honetan 18 lagun atxilotu ditu Guardia Zibilak. Haietatik 10, Herrirak Hernaniko erdigunean duen egoitzan. Hauek dira atxilotu dituzten euskal herritarrak: Jexux Mari Aldunberri, Jon Garai, Jose Antonio Fernandez, Nagore Garcia, Sergio Labaien, Manu Ugartemendia, Eneko Villegas, Roberto Noval, Ibon Meñika eta Oscar Sanchez Hernanin. Horiez gain, Amaia Esnal, Eneko Ibarguren, Ekain Zubizarreta, Imanol Karrera, Fran Balda, Beñat Zarrabeitia, Ane Zelaia eta Gorka Gonzalez atzeman dituzte. Operazio polizialak zabalik jarraitzen du.
Herriraren aurkako operazio poliziala, gaurko 20:00etan Mikel Laboa plazan deitua dagoen elkarretaratzean salatuko da.