Herriraren aurkako sarekada salatzeko elkarretaratzea gaur 20:00etan

Noaua Aldizkaria 2013ko urr. 1a, 00:00

Herriraren aurkako atzoko polizia operazioaren ostean, urgentziaz hainbat mobilizazio antolatzen hasiak dira jada. Larunbaterako manifestazio nazionala deitu berri dute Bilbon. 17:30etan abiatuko da Kasillatik. Eta Bizkaiko hiriburura joateko autobusa antolatu dute Usurbilen. Izen ematea ohiko lekuetan. Aurretik halere, mobilizazio gehiago antolatu dira egunotarako. Hasteko bi hitzordu gaurko. Egunotarako ekimenak prestatzeko lanketa egingo da Aitzagan 17:00etatik aurrera, eta gero 20:00etarako, elkarretaratzea deitu da Mikel Laboa plazan.

Bihar herri batzarra burutuko da frontoian, eta bertan emango dira datozen egunotan egingo diren ekimenen berri. Besteak beste, ostiral eta larunbaterako hainbat ekimen burutzekoak dira hainbat herritar eta eragileek. Eta tartean, ostegunean, ezohiko osoko bilkura deitu da udaletxean. Atzo espetxeratu zuten Patxi Segurola, eta bere egoeraren harira mozioa aurkeztuko du EH Bildu koalizioak.

Hauexek momentuz, egunotarako deitu diren hitzorduak:

Urriak 1, asteartea
17:00 Datozen egunotako ekimenen lanketa Aitzagan.
20:00 Elkarretaratzea Mikel Laboa plazan.

Urriak 2, asteazkena
19:00 Herri batzarra frontoian: hurrengo egunetan egingo diren ekimenen berri emango da.

Urriak 3, osteguna
18:00
Ezohiko osoko bilkura: Patxi Segurolaren estradizioaren harira, EH Bilduk aurkezturiko mozioa aztertu eta bozkatuko dute.

Urriak 4, ostirala
Arratsalde eta iluntze partean,
herritarren eta eragileen ekimenak frontoian.

Urriak 5, larunbata
Goizean,
herritarren eta eragileen ekimenak frontoian.
17:30 Manifestazio nazionala Bilbon, Kasillatik abiatuta. Autobusa Usurbildik manifestazioa hasi baino bi ordu lehenago. Izen ematea ohiko lekuetan.