Astearte honetan, urriaren 1ean hasiko dira. Informazio gehiago: 637 413 691 (Juanjo). Ikastarook aukeran:
-Yoga: astearte eta ostegunetan. 16:00-17:30 artean eta 20:30-22:00 artean.
-Yoga eta zoriontasuna lantzen: asteartetan, 18:30-20:00 artean.
-Meditazioa, mindfulness eta mantrak: ostegunetan, 19:00-20:00 artean.
EMAKUMEEN AHALDUNTZE IKASTARO BERRIA
Bihar itxiko dute bestalde, urriaren 2an, eraginkortasunez komunikatzen ikasteko Udaleko Parekidetasun Sailak antolatu duen doako ikastaro berri honetan izena emateko epea. Apuntatzeko: 943 377 110 edo parekidetasuna@usurbil.net. Ikastaroa Pepa Bojo psikologoak bideratuko du urritik aurrera, yoga klaseak ematen diren lokalean.
ZIORTZAKO SAIOAK
Egunotarako iragarri dituzte lehen saioak Ziortza Gazte Elkartekoek. Guztiak, 19:30etatik aurrera, egunotan:
DBH 3: urriak 3, osteguna.
DBH 4: urriak 4, ostirala.
DBH1: urriak 11, ostirala.
DBH 2: urriak 11, ostirala.
16-17 urtekoak: urriak 11, ostirala.
ESPERIENTZIA ESKOLA
Interesa pizten duten arlo horietan trebatu eta lagun taldea indartu, horretarako eta gehiagorako aukera ematen du Esperientzia Eskolak. 2013-2014 ikasturte berria hastear dute. Lehen hitzordua, urriaren 8rako finkatu dute. Saioak astearte arratsaldero izango dira Artzabalen, 16:00-18:00 artean. Izena doan eman daiteke Gizarte Zerbitzuetara deituta, 943 377 110 telefono zenbakian edota gizarte-zerbitzuak@usurbil.net helbidera email bat bidalita.
ESKUBALOIKOEN LIBURUA
Usurbil Kirol Elkartearen 50 urteotako ibilbidea jasotzen duen liburua 15 eurotan salgai dago NOAUA!ko egoitzan, baita Lizardi eta Laurok liburu dendetan ere. Kirol bilgunearen hamarkada hauetako pasarteak, argazkiak, bitxikeriak, lekukotzak, lortutako garaipenak eta abar jasotzen ditu kalean den argitalpen berriak.
ANTZERKI KLASEAK
Ixabel Agirresaroberekin antzerkia egiten ikasteko aukera dago. Interesdunek, 675 712 383 telefono zenbakira deitu dezakete. Edo email bat idatzi, ixabel.agirresarobe@gmail.com helbidera.
HITZ AHO
Joxe Amiama psikopedagogoak bideratuko duen “Nerabezaroa eta elkarbizitza” eta Nerea Mendizabal psikopedagogo eta haur masajeko orientatzaileak gidatuko duen “Guraso izaten ikasten: haurrekin batera hazi eta hezitzen” izeneko ikastaroak antolatu ditu Hitz Aho Udarregi Ikastolako Guraso Elkarteak. Nerabezaroari loturikoa, LH 5-6 eta DBHko ikasleen gurasoei zuzendua egongo da. Beste ikastaroa, 0-6 eta LH 1-4 maila arteko ikasleen gurasoei. Saioak urritik maiatzera luzatuko dira. Izen ematea irekita dago, kurtsohitzaho@udarregi.com helbidean. Parte hartzailean izen abizenak eta haurrarenak zehaztu behar dira email bidez. Horrekin batera, ikasturte osoaren truke, 30 euroko ordainketa egin beharko da, kontu korronte zenbaki honetan; 3035 014033 1400024098.
EPA-HHI
Helduen formakuntza saioetan matrikulatzeko epeak zabalik jarraitzen dute. Ordutegi honetan, Agerialden: astelehenetik ostiralera, 11:00-13:00 artean. Astelehenetik ostegunera, baita 17:00etatik 19:00etara ere. Oinarrizko prestakuntza, unibertsitate eta goi mailako zikloetarako sarbide proben prestaketa, etorkinentzako programa, programa irekiak, ekintza osagarriak, ingeleseko mintzapraktika saioak… 18 urtetik gorako herritarrek, doako eskaintza zabala aurki dezakete Agerialden.
1973KO KINTOAK
“1973an jaiotakoa zara? Badator gure ospakizun handia. Adi, hurrengo NOAUA!ko zenbakietara, sorpresak egon daitezke eta”. Ohar hauxe helarazi diote NOAUA!ri. Adi egon beharko dute beraz, duela 40 urte jaio ziren herritarrek.
1955. URTEKOEN KINTO AFARIA
Antxeta jatetxean ospatuko dute urriaren 19an. Bertaratu nahi duenak, izena emateko bi bide ditu. Posta elektronikoko helbide hau batetik: 1955usurbil@gmail.com. Edo telefono zenbaki hau: 615 760 485 (Patxi Arruti).