Euskaltegira itzultzeko eguna gaur

Noaua Aldizkaria 2013ko urr. 1a, 00:00

Euskara ikasten ari direnek gaurko eguna gogoan izango zuten; astearte honetan estreinatuko baitute ikasturte berria, Etumeta AEK euskaltegian. Batzuk euskara ikasten hasteko asmotan gerturatuko dira Kale Nagusiko egoitzara, besteak jorratzen ari diren bidean aurrera egiteko, tituluren bat eskuratu nahiko duenik ere izango da... Guztiak ordea, lagun arte giro ederrean eta parte hartzean oinarrituriko saioetan murgilduko dira gaurtik. Ondoko irudiko, Rosa, Olatz eta Iker zain dituzte jada Etumetan. Euskaltegia euskara ikasleei harrera egiteko zain da. 

Aurtengorako beste behin, eskaintza zabalarekin; 1, 2 eta 3. mailari loturiko ikastaro bana programatu du Etumeta AEK euskaltegiak, perfilak eta EGA, alfabetatzea, autoikaskuntza, mintzalagun egitasmoa… Euskara ikasteko eskaintza zabala dago Usurbilen. 

Euskaltegietako eta udal ordezkariek ere ildo beretik, animu, indar eta gogo guztia helarazten diete ikasleei. Hala egin zuten, irailaren 11n Andoainen eskaini zuten prentsaurrekoan. Euskara ez dakitenek ikasten hasi eta euskaltegietara matrikulatzera hurbiltzeko gonbita luzatu zuten. Bailaran, herriz herri, mailaz maila, euskara ikasteko dagoen eskaintzaren gaineko informazio atari eraberritu honetan jaso daiteke; www.buruntzaldea.org

MATRIKULAZIOA
Etumeta AEK euskaltegiko eskaintzan matrikulatu nahi duenak, hauxe du izen emateko ordutegia:
-Astelehenetik ostiralera: 11:00-13:00 eta 18:00-20:00.

Informazio gehiago:
-Telefono zenbakia: 607 609 379.
-E-posta: usurbil@aek.org
-Bloga: muntteri.blogspot.com.es