Patxi Segurola estraditatu eta espetxeratzeko aginduaren harira, EH Bildu koalizioak mozioa aurkeztuko du ostegun arratsaldeko 18:00etarako udalbatza aretoan deitua dagoen ezohiko osoko bilkuran. Testua aztertu eta bozkatu beharko dute, hitzordura bertaratuko diren udal ordezkariek.
Epailearen aurrean deklaratu ostean, "ihes egiteko arriskua" duela argudiatuta, Soto del Realen espetxeratu zuten atzo aginagarra. Azken egunotan bezala, espetxeratzearen berri izan eta ordu gutxira, elkarretaratzea deitu zen Mikel Laboa plazan. Patxi Segurolak bizi duen egoera salatu zuten herritarrek, baita elkartasuna adierazi ere aginagarrari eta bere ingurukoei. Honez gain, azken bi urte eta erdiotan aginagarra konfinatuta izan duten Autunetik hainbat elkartasun dei jaso dira azken orduotan, atzo iluntzeko elkarretaratzean azaldu zutenez. Deitu dutenak, espetxeratu duten herritarra zer moduz dagoen, zer egoeratan dagoen jakin nahian kezkatuta dauden Patxiren Autuneko lagunak ziren.
Segurolari idazteko deia luzatzen dute. Honatx, aginagarrarekin eta gainerako herriko presoekin idatziz hartu emanetan jartzeko helbideak:
Patxi Segurola Maioz
Centro Penitenciario Madrid-Mód. 15
Ctra. Comarcal 611, km. 37,6
28791 Soto del Real
Xabier Aranburu Muguruza
C.P. HERRERA DE LA MANCHA
Mód. 1 – Apartado 77
13200 MANZANARES (Ciudad Real)
Ramon Uribe Navarro
Centro de Cumplimiento, mód. 10
Ctra. Nal. 630, km. 314
37.799 TOPAS (Salamanca)
Olatz Lasagabaster Anza
Prisión Provincial – Mód. Verde
Ctra. De Vicolozano – Apdo. 206
05.194 BRIEVA – Avila
Patxi Uranga Salbide
Centro de Cumplimiento de Foncalent
Polígono de la Vallonga s/n-Apdo 5050
03113 ALACANT