Hitz hauekin definitu du Usurbilgo Udaleko alkate eta Udalbiltzako lehendakari Mertxe Aizpuruak atzo burutu zen Herriraren aurkako polizia operazioa. Oinarrizko giza eskubideen aurkako eraso gisa, "Herrira-ren jarduera eremu horretan kokatu baita sortu zenetik honaino, euskal presoen giza eskubideen defentsan. Goizean gauzatu den operazio errepresibo honekin Espainiako Gobernuak, elkartzeko eskubidea urratzeaz gain, bake bideari burdinezko ataka bat jarri nahi izan dio, Euskal Herrian bereziki sensiblea den gai baten inguruan, gainera: euskal presoen gaian. Horregatik, operazio honek larritasun berezia sortarazten du".