Autobus zerbitzua hobetzeko proposamen bilketa, urriaren 9an

Noaua Aldizkaria 2013ko urr. 2a, 00:00

Usurbil eta Buruntzaldea mailako autobus zerbitzua hobetzeko parte hartze prozesua abiatu du Gipuzkoako Foru Aldundiak. Prozesu honen baitan, herritarren beharrak eta proposamenak zeintzuk diren jaso nahi dituzte. Horretarako saio bat antolatu dute urriaren 9rako, arratsaldeko 18:00etan Potxoenean. Hitzorduan parte hartzeko gonbita luzatzen diete herritarrei. "Diagnosi fasean gaudelarik, batez ere T2 eta T6 lineatan herritarrekin honako gaiak jorratu nahiko genituzke: geltokiak, ibilbideak, ordutegiak, irisgarritasuna eta segurtasuna, komunikazioa, zerbitzu interurbanoak...", iragarri dute Foru Aldunditik. Parte hartze prozesuko saioa, gaur zortzi Potxoenean.

Usurbilez gain, Buruntzaldeko gainerako udalerrietan ere antzeko saioak egingo dira. Eta gerora, baita Gipuzkoako beste eskualdeetan ere.