Bi auzokonpostagune berri martxan, laster

Noaua Aldizkaria 2013ko urr. 2a, 00:00

Bat udaletxe ondoan kokatuko da, bestea Olarriondoko udal baratzen ondoan. Biak hilabete barru martxan egotea aurreikusia dago. Udaletxe ondoan kokatuko den gunean parte hartzeko interesa dutenek, urriaren 10ean 19:00etan Potxoeneara gerturatu, eta beharrezko informazio eta formazioa jasoko dute. Ordu erdi pasatxoko bilera hau, Irazu, Etxebeste, Nagusia eta Irutasun kaleetako eta Gaztañaga azpiko etxebizitzetako bizilagunei zuzendua dago. Euren organikoa udaletxe ondora eramateko aukera izango dute, "gure herriko beste hainbat lekutan bezala, herriaren erdian bizi diren usurbildarrentzako izango den gune berezi bat" izango da. Ireki izan diren beste guneekin alderatuta, itxuraz desberdina; etxetxo formako gunea izango baita. Ondoko argazkian ageri denaren antzekoa.

Gogoan izan, organikoa konpostatzeko ahalegina saritzen duela Usurbilgo Udalak. Tasetan, %40ko hobaria aplikatzen zaie organikoa konpostatzen duten herritarrei. Informazio edo argibide gehiagorako, hona hemen Usurbil Zero Zabor taldekoekin hartu emanetan jartzeko komunikazio bideak: 650 374 936 edo usurbilzerozabor@gmail.com