Aginagako San Praixku jaietan Hotzikarak eskainiko duen kontzertua berezia izango da

Noaua Aldizkaria 2013ko urr. 2a, 00:00

Ostiral honetan, Odolaren Mintzoa eta Hotzikara Usurbil arituko dira San Praixku jaietan, Eliza Zahar berrituan. Hotzikara laster hasiko da disko berria grabatzen eta lan berria plazaratu arte ez dira oholtza gainera itzuliko. Beraz, berezia izango da Aginagan eskainiko duten kontzertua. Gainera, emanaldiaren amaieran Kroaziatik biran datozen beste bi talde arituko dira: Bastinados eta Bosonogo Djetinjstvo.