Patxi Segurola estraditatu eta espetxeratzeko aginduaren harira, EH Bildu koalizioak mozioa aurkeztuko du, gaurko 18:00etan deitu duten ezohiko osoko bilkuran. Testua aztertu eta bozkatu beharko dute, hitzordura bertaratuko diren udal ordezkariek.
Epailearen aurrean deklaratu ostean, "ihes egiteko arriskua" duela argudiatuta, Soto del Realen espetxeratu zuten astelehenean aginagarra. Atxilotu zutenetik espetxeratu arte, Segurolak bizitako egoera salatu da egunero burutu diren giza-kate, manifestaldi eta elkarretaratzeen bidez. Aipatu moduan gaur, mozioa aurkeztuko du EH Bildu koalizioak, 18:00etan udalbatza aretoan hasiko den ezohiko osoko bilkuran.
Testu honekin batera, bada bestelako gairik eguneko zerrendan; 2014ko Ordenantza Fiskalak hasieraz onartu edo ez erabaki beharko dute udal ordezkariek.
HELBIDEAK
Segurola espetxeratu zutenetik, aginagarrari idazteko gonbita luzatzu zitzaien herritarrei. Honatx, aginagarrarekin eta gainerako herriko presoekin idatziz hartu emanetan jartzeko helbideak:
Patxi Segurola Maioz
Centro Penitenciario Madrid-Mód. 15
Ctra. Comarcal 611, km. 37,6
28791 Soto del Real
Xabier Aranburu Muguruza
C.P. HERRERA DE LA MANCHA
Mód. 1 – Apartado 77
13200 MANZANARES (Ciudad Real)
Ramon Uribe Navarro
Centro de Cumplimiento, mód. 10
Ctra. Nal. 630, km. 314
37.799 TOPAS (Salamanca)
Olatz Lasagabaster Anza
Prisión Provincial – Mód. Verde
Ctra. De Vicolozano – Apdo. 206
05.194 BRIEVA – Avila
Patxi Uranga Salbide
Centro de Cumplimiento de Foncalent
Polígono de la Vallonga s/n-Apdo 5050
03113 ALACANT