Azken urteotako tradizioari eutsiz, urriaren 12a beste modu batean bizitzeko aukera eskainiko dute aurten ere Zubieta Lantzeneko kideek; Euskal Jaia antolatu baitute hilabete honetako bigarren larunbaterako. Aurten gainera, bertso-pilota ikuskizuna izango da bezperan, urriaren 11n. Hilaren 12ko jaialdira bertaratu asmo duzuenoi, baserritarrez jantzita agertzeko gonbita luzatzen zaizue. Hortik aurrera, festa giroan murgilduko da Zubieta, goizetik iluntzera. Pottoken erakusketa, trikitilariak, kantu-jira, erromeri eta herri bazkaria antolatu dituzte.
Herri bazkarirako txartelak, Araetan
Zenbait ohar, herri bazkariaren inguruan. Batetik, Araeta jatetxean ospatuko dela. Txartelak bertan egongo direla salgai urriaren 9ra arte (kontu izan; Araeta asteartetan itxita izaten da. Astelehen eta asteazkenetan 8:00-16:00 artean irekitzen dute eta ostegunetik igandera egun osoz zabalik izaten da). Eta honakoa izango dela menua; bat helduena, bestea haurrentzat:
Helduen menua:
- Aperitiboa.
- Otarrainska eta gulen salpikoia.
- Txerri azpizuna.
- Arroz-esne tarta.
- Kafea.
- Urteko ardoa, sagardoa eta ura.
Prezioa: 20€
Haurren menua:
- Frijituak.
- Oilasko izter errea patatekin.
- Izozkia.
- Ura.
Prezioa: 13€
ZUBIETAKO EUSKAL JAIA
Urriak 11, ostirala
22:00 Bertso-pilota ikuskizuna Zubietako frontoian:
Bertsolariak: Unai Gaztelumendi eta Beñat Iguaran.
Pilotariak: Urmeneta - Urruzola / Huizi - Arruti
Urriak 12, larunbata
Gozatu jaiaz eta zatoz baserritarrez jantzita!
Goizean zehar, pottoken erakusketa eta ugalketarako neurketa.
12:00 Trikitilariak eta euskal arrazako animalien erakusketa.
Ondoren, hamaiketakoa eta kantu-jira.
14:00 Herri bazkaria Araeta jatetxean. Txartelak Araetan salgai, urriaren 9ra arte.
18:30 Erromeria Itzartu taldearekin.
Antolatzailea: Zubieta Lantzen.
Laguntzailea: Usurbilgo Udala.