Bertso saio musikatua 19:00etan Artzabalen

Noaua Aldizkaria 2013ko urr. 3a, 00:00

Jatetxe atarian antolatu dute ekitaldia, ostegun honetarako, urriaren 3rako 19:00etan. Jokin Labaien, Arkaitz Oiartzabal “Xamoa”, Jon Martin eta Iñaki Apalategi bertsolariek parte hartuko dute, musikariokin batera; Ixak Arruti eta Gari. Gai jartzaile lanetan, Haritz Kasabal arituko da. 

Duela 100 urteko Donostiari buruzko argazki erakusketa
Artzabaletik mugitu gabe, eta Donostia suntsitu zuteneko 200 urte bete berri diren honetan, argazki erakusketa berezi bat jarri dute Artzabal jatetxean. Hiriburua berreraikitzen hasi zireneko lehen mendeurreneko irudi bilduma hain zuzen. 1905-1915 urte artean, Julian Alonsok ateratako argazki sorta urriaren 31ra arte ikusi ahal izango da aipatu jatetxean. Mendeurrenaren harira, “herri lan ugari egin ziren eta argazki gehienek garaiko aldaketak islatzen dituzte”.