Asteburuko kirol hitzorduak, oraingoan Usurbilen eta Aginagan

Noaua Aldizkaria 2013ko urr. 4a, 00:00

Asteburu bete hitzordu datorkigu kirolei dagokienean. Batetik, abiatu berria duten denboraldiko zenbait neurketa, etxean jokatuko dituzte herriko futbol eta eskubaloi taldeek; bai larunbat arratsaldean, baita igande goizean ere. Eta bestalde hor dugu, atzotik jai giroan murgildua dagoen Aginaga. Hainbat kirol txapelketa ospatuko da asteburuan. Hasteko, herri kirolak gaur eta baita pilota txapelketako final saioa ere. Aurrez aurre; Urbieta-Arruti - Santxo-Urruzola. 

Bihar estropadak. Aurten gizonezkoek bakarrik hartuko dute parte, Aginagako VII. Trainerilla Txapelketan. Kaiku, Hondarribia, Orio A, Zarautz, Castro, Ondarru eta Orio B taldeak onena ematera datoz erriora. Ikusteke dago, bandera urdin preziatua etxean geratu edo Aginagatik kanpora eramango ote duten. Etzi, tiro platoan aritzeko aukera goizean, eta arratsaldean, herri kirol gehiago. Izerdi patsetan joango da beraz, San Praixkuetako lehen asteburua.

Honatx, gaurtik iganderako iragarria dagoen kirol hitzorduen zerrenda: 

FUTBOLA
Urriak 5, larunbata
10:00 Kadete neskak Hernani-Usurbil.
12:00 Neskak.
16:30 Jubenilak.
Tokia: Harane.

ESKUBALOIA
Urriak 5, larunbata
17:45 Senior neskak: Usurbil K.E.-Egia Arrano.

Urriak 6, igandea
12:00 Jubenil mutilak: Usurbil K.E.-Bidasoa Irun B

Tokia: Urnietako udal kiroldegia.

SAN PRAIXKUAK
Urriak 4, ostirala: San Praixku Eguna
17:30 Herritarren arteko herri kirolak, Manuel Mariren kontakizun eta txisteekin.
21:00 Eskupilota partidak eta XI. Eskupilota Txapelketako finala:
Urbieta-Arruti - Santxo-Urruzola.

Urriak 5, larunbata: Oilasko Biltzaileen Eguna
16:00 Estropadak, VII. Gizonezkoen Aginagako Trainerila Txapelketa.

Urriak 6, igandea
09:00 Tiro platoa.
18:00 Herri kirolak, aizkolari profesionalak (Larretxea, Txapartegi eta Olasagasti) eta herritar batzuk.