"Tantaz Tanta" gunea gaur eta bihar, Herriraren alde

Noaua Aldizkaria 2013ko urr. 4a, 00:00

Gaur 18:00etan zabalduko dute frontoian "Tantaz Tanta", euskal presoen eskubideen aldeko gunea. Azken polizia operazioaren harira, Herrirari babesa adierazteko hainbat ekimen burutuko da gaur arratsaldetik bihar eguerdira. Herri eragile desberdinen bueltan dabiltzan usurbildarrak bildu dira, besteak beste, kiroletako partida desberdinak jokatu, mendi irteera egin edota beste hainbat ekimen antolatzeko. Bertso musikatuen ere izango da, eta gauean, San Praixkuetan izango den kontzertu gaua ere, "Tantaz Tanta" ekimenaren baitan integratu dute.

"Tantaz Tanta" gunea bihar eguerdira arte egongo da zabalik. Gero, Bilbon deitua dagoen manifestazio nazionalera joateko autobusa antolatu baita Usurbildik. 

Hona hemen, "Tantaz Tanta" guneko egitarau osoa:

Urriak 4, ostirala
18:00 Tantaz  Tanta gunea
18:30 Futbol partidua
19:15 Eskubaloi partidua
20:00 – 22:00 Bertso musikatuak
00:00tik aurrera, Aginagako San Praixku jaietan kontzertuak

Urriak 5, larunbata
08:00 Andatza mendira irteera
09:00 Mural erraldoiaren prestaketa lanei hasiera eman
11:00 Gazte jolasa
12:00 Murala jarri, Kantu taldea eta trikitilariak
13:30 Tantaz Tanta mosaikoa
15:30 Autobusa Bilbora! Bordatxo aurreko errotondatik. Izen ematea ohiko lekuetan.
17:30 Manifestazio nazionala Bilbon, Kasillatik abiatuta. 

BILBOKO MANIFESTAZIORA JOATEKO AUTOBUSA
Herriraren aurkako polizia operazioaren harira, manifestazio nazionala deitu dute larunbaterako Bilbon. 17:30etan abiatuko da Kasillatik. Bizkaiko hiriburura joateko autobusa antolatu da Usurbilen.  Bordatxo ondoko errotondatik irtengo da, larunbatean 15:30etan. Izen emateko orriak jarrita daude ohiko tokietan.  

Biharko manifestazioa deitu dutenen zerrenda luzea da. Besteak beste; Aralar, EA, Alternatiba, Sortu eta Ezker Batua alderdi politikoen artean;  ELA, LAB, STEE-EILAS, EHNE, CGT, ESK eta HIRU sindikatuak; Ernai, Etxerat, Eskubideak, ESAIT, EHE, Gorripide, Ikasle Abertzaleak, EPPK bitartekaritza, Askapena, Bai Euskal Herriari, Bilgune Feminista, Sare Antifaxista edota TAT beste hainbat eragileren artean.