"Tantaz Tanta" gunea eguerdira arte, 17:30etan manifestazioa Bilbon

Noaua Aldizkaria 2013ko urr. 5a, 00:00

Herriraren aurkako polizia operazioren aurreko mobilizazioek ez dute eteink. Atzo arratsaldetik hainbat ekimen burutzen ari dira frontoi inguruan, presoen eskubideen alde. Eta gaur eguerdira arte ere hitzordu gehiago deitu dituzte, "Tantaz Tanta" gunean. Arratsaldean, manifestazio nazionala deitu dute Bilbon. 17:30etan abiatuko da Kasillatik. Bizkaiko hiriburura joateko autobusa antolatu da Usurbilen.  Bordatxo ondoko errotondatik irtengo da 15:30etan. Izen emateko orriak jarrita daude ohiko tokietan.  

Gaurko manifestazioa deitu dutenen zerrenda luzea da. Besteak beste; Aralar, EA, Alternatiba, Sortu eta Ezker Batua alderdi politikoen artean;  ELA, LAB, STEE-EILAS, EHNE, CGT, ESK eta HIRU sindikatuak; Ernai, Etxerat, Eskubideak, ESAIT, EHE, Gorripide, Ikasle Abertzaleak, EPPK bitartekaritza, Askapena, Bai Euskal Herriari, Bilgune Feminista, Sare Antifaxista edota TAT beste hainbat eragileren artean. 

Hemen beraz, mobilizazio astea borobilduko duen gaurko egitaraua:

Urriak 5, larunbata
08:00 Andatza mendira irteera
09:00 Mural erraldoiaren prestaketa lanei hasiera eman
11:00 Gazte jolasa
12:00 Murala jarri, Kantu taldea eta trikitilariak
13:30 Tantaz Tanta mosaikoa
15:30 Autobusa Bilbora! Bordatxo aurreko errotondatik. Izen ematea ohiko lekuetan.
17:30 Manifestazio nazionala Bilbon, Kasillatik abiatuta.